Asociación Gipuzkoana de jubilados y pensionistas (AGIJUPENS) en Debagoiena
Debagoieneko jubilatuak Elkartea

NORTZUK GARA?

Jubilatuak Debagoiena , Debagoienako AGIJUPENS (Jubilatu eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkartea) gara. Eskualdeko Zuzendaritza Batzordea, lurraldeko AGIJUPENS Elkartearen organo bat da, eta horrela dago jasota bere Estatutuen 6. artikuluan.

Lurraldeko Elkartearekin batera sortu zen 1978an, bailarako tokiko Elkarteak biltzeko, garatzeko, egitasmo komunak sustatzeko, e.a  eta  lurraldeko Elkarteari atxikitzeko. Eskualdeko 8 herrietako 11 elkarte gara.

  • TOKI EDER (Salinas de Leniz / Gatzaga)
  • OLAZAR (Eskoriatza)
  • BASOTXO (Aretxabaleta)
  • ABAROA (Arrasate)
  • MUSAKOLA (Arrasate)
  • TOKI ARGI (Arrasate)
  • URIBARRI (Arrasate)
  • SAN JOXEPE
  • PAKE LEKU (Oñati)
  • LANDATXOPE (Antzuola)
  • XALBADORPE

AGIJUPENS, Gipuzkoako  49 herrietan dago, eta 70 tokiko Elkarte batzen ditu, 36.000 bazkideekin. Debagoienakook kopuru honetako  8.000 bazkide inguru gara.

Xedea eta Helburuak

Promozio soziala

Bazkideen  sustapena, tokiko elkarteen bitartez  zahartze aktibo, formazio, protagonismo sozial, herritar bezala dituzten bete-beharren ezagutza, beren eskubide eta interesen defentsarako,  eta  inguruaren garapenean  kolaboratzeko eta  ekarpenak  egin ahal izateko bideak eskeiniz.

Orientatu

Tokiko Elkarteei laguntzea, bazkideek  xede eta helburu hauek onartu eta bereganatu ditzaten.    

Dagokien esparrutik hobekuntza sozialak bultzatzen dituzten beste elkarte edota giza-taldeekin kolaboratzea-

Gure eskualdeko Elkarteak, AGIJUPENSen helburuak zehaztu eta lortu nahi ditu; horretarako, tokiko Elkarteak  koordinatu eta bultzatuko ditu, beti ere eskualdea bere osotasunean kontutan hartuz eta herrietako aniztasuna jasoz.

Kolaborazioa

Dagozkion elkarte eta organismoekin kolaboratzea tokiko Elkartekideen  arazoak aztertu eta bideratzeko.

Jubilatuak Debagoienarekin harremanetan jarri