Landatxope Elkartea

Landatxope, Antzuolako jubilatu eta pentsionisten elkartea.

Antzuolako Jubilatuen elkartearen webgunea

  • bazkideak: 353
  • Helbidea: Torresoroa Gizarte Etxea, Sagasti auzoa
  • Tel.: 943 766271
  • E-posta: landatxope@hotmail.com
  • Kontaktua: Migel Angel Lizarralde Iturbe, Pilar Etxaniz Kortabarria
  • Presidentea: Migel Anjel Lizarralde Iturbe
  • Ordutegia:
    Goizez: -
    Arratsaldez: -

Noticias

Ez dago berririk

Landatxope... pasado, presente y futuro

Nortzuk gara?

Landatxope, Antzuolako  jubilatu eta pentsiodunen elkartea, irabazi-asmorik gabeko  elkartea da, 1984ko apirilaren 15ean eratu zen eta 1984ko irailaren 26an geratu zen inskribatuta Elkarteean Erregistroan.

Landatxope,  Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzagako udalek osatzen duten Bideberri Mankomunitatearen parte da. Bideberri 2007an sortu zen hiru udalerrietan gizarte zerbitzuak kudeatu eta eskeintzeko.

FINANTZIAZIOA

Bideberriren diru laguntzekin,  bazkideen kuotekin  eta  bazkide bolondresek atenditzen duten tabernaren etekinekin finanziatzen da.

HELBURUAK

  • Antzuolako jubilatu eta pentsiodunen topagune izatea.

  • Bazkideen arazoak bideratzeko, lan eta administrazio-aginteekin  edota dagokien erakundeekin  kolaboratzea.

  • Bazkideak aholkatzea.

  • Ekintza kultural eta aisialdekoak antolatzea: film, antzerki edo abesbatzen emanaldi, irteera, hitzaldi edo lantegiak e.a..

  • Bere alorreko beste elkarte edota taldeekin kolaboratzea egitasmoak konpartitzeko eta interes komunak defendatzeko.